JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/10/2014
ARBE ETA MADARIETA, LEHEN TXAPELDUNAK

Ithurria-Ekhi menderatu zituzten bart II.PRO-AM edizioko lehen lehiaketan Durango-n; aurrez, Egiguren II-Zabala bikoak garaipena lortu eta 3.postua erdietsi zuen

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioak atzo ezagutu zituen lehen garaileak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Arbe eta Madarieta dira lehen sariketaren jabe egin direnak desberdinketako jokoan lortutako garaipenarekin.
FINALA dotorea eta lehiatua izan zen eta hurreratutako ikusleak gozatu egin zuen lehiaz. Lehen jokoa bizkaitarrek lortu zuten 13-15ekoaz. Bigarrena ere ildo beretik joan zen eta bukatzeko aukera ere izan zuten urdinek (13-14) baina bi tantu errezkan egin eta Ithurria-Ekhi bikoak desberdinketa bortxatu zuen (15-14). Azken jokoa laburra da eta edozein huts gero ordaindu egiten da. Ala gertatu zitzaien gorriei. Galtzen hasi eta gero ezin izan zioten buelta eman markagailuari (2-5).
Lau finalistek partidu ona, oso ona jokatu zuten baina bakarrak irabazi zezakeen eta bizkaitarrak gehiago izan ziren azken sprint-ean. Jaialdiko lehen partiduan, Egiguren eta Zabalak ez zuten huts egin eta 2-0 lortu zuten garaipena Jagoba eta Ibai Erkiaga-ren kontrakoan.
JAI ALAI WORLD TOUR-aren hurrengo zita GASTEIZ-en izango da datorren ostiralean. Lehiaketaren aurkezpena asteartean egingo da arabar hiriburuan.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago