JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

25/10/2014
JAGOBA-LEO ETA KORTA-EKHI, GASTEIZ-KO PRO-AM FIINALERA

Lesbats-Suso eta Ithurria-Del Rio menderatu dituzte hurrenez hurren atzo gauez Olave pilotalekuan jokatutako bi finalaurreko gogor eta orekatuetan

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioko bigarren lehiaketak, Gasteiz-ko ‘GREEN CAPITAL’ Sariketak, atzo ezagutu zituen hurrengo ostiraleko finalistak. Lehen finalaurrekoan Korta-Ekhi suertatu ziren garaile, bigarrenean aldiz Jagoba-Leo. Bi partiduak desberdinketan erabaki ziren eta Olave-ra hurbildutako 300 lagun inguruk gozatua hartu zuten.
Lehen finalaurrekoa oso oso orekatua izan zen. Huts askotxo izan ziren baina tantu ikaragarriak ere dezente. Lehen jokoa Korta eta Ekhi-k lortu zuten tantu bakar batez (14-15). Bigarrena lehenaren ildotik joan zen baina beste aldera (15-14). Azken jokoak etzien inbidiarik izan beste aurrekoei eta 4-5 bukatu zen urdinen alde. Desberdinketakoa ere oso erasokor jokatu zuten bi aurrelariek eta Ithurria-ren azken huts batek eragin zuen finalerako txartela galtzea. Lau puntistek maila ona eman zuten nahiz eta, aukeran, onartezinezko huts batzu egin.
Bigarrena lehenaren ildotik joan zen, nahiz eta markagailuek alde nabarmenagoak erakutsi. Lehen jokoa Jagoba eta Leo-k atera zuten aurrera. Bukaeran nahikoa eroso gainera (9-15). Bigarrenean, Lesbats eta Suso suspertu eta 15-11 gailendu ziren partidua desberdinketara eramanaz. Azken jokoan Leo-k bere galoiak atera eta 2-5 irabazita, finalerako txartela lortu zuen berriz ere maila polita eman zuen Jagoba oreretarrarekin batera. Finala, Korta-Ekhi eta Jagoba-Leo bikoteek jokatuko dute hurrengo ostiralean.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago