JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

30/10/2014
PRO-AM LEHIAKETAKO BIGARREN TITULUA JOKUAN BIHAR OLAVE-N

Korta-Ekhi eta Jagoba-Leo dira sari nagusia lortzeko hautagaiak; aurrez hirugarren posturakoan Lesbats-Suso eta Ithurria-Del Rio arituko dira

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioko bigarren titulua, Gasteiz-ko ‘GREEN CAPITAL’ Sariketa, bihar iluntzean erabakiko da Olave pilotalekuan.
Pasa den ostiraleko finalaurrekoak irabazi ostean Korta-Ekhi eta Jagoba-Leo dira protagonista nagusiak gaur Gasteiz-ko kantxa berezian. Atzelari biak eusten duten horietakoak dira, aurrelariak ezberdinak ordea. Korta beteranoagoa eta joku orekatuagoaren jabe bada, Jagoba gaztearen bizitasuna kantxaratuko duena da. Ausardia ez zaio falta Oreretakoari eta asmatzen badu arriskutsua da. Faborito argirik ez du partiduak baina Korta eta Ekhi gasteiztarrak osatutako bikoak agian garantia pixkat gehiago aurkezten du.
Aurrez, hirugarren posturakoa ere lehia dotoretzat hartu liteke; Iparraldeko bi aurrelari bizi aurreaz, atzean ostera etxeko bi bizkartzain, bata jotzailea, bestea eusteko trebezia nabarmena duena. Jaialdia 19:30etan abiatuko da.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago