JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

31/10/2014
OLHA ETA ITUARTE, BIGARREN FINALISTAK MEXIKO-N

Inclán eta Erkiaga garaitu dituzte bart kalitatezko finalaurreko estu baten (15-12, 14-15, 3-5)

Mexikon Jai Alai World Tour barnean martxan den PRO-AM lehiaketako hirugarren finala erabaki da bart. Olha eta Ituarte mexikarrak osatutako bikoteak lortu du lehia nagusirako txartela, estu bada ere, Inclán eta Ibai Erkiaga menderatuta. Lehen finalaurrekoaren aldean estua izan da bigarrena. Lehen jokoa gerora galtzaile izan direnentzat izan da (15-12) eta bigarrena ere beraientzat izateko zorian izan dute baina azken unean 14-15 aurrea hartu die iparraldeko aurrelariak eta bertoko Ituartek.
Finalean izatetik hil ala biziko desberdinketa jokatu behar izatera pasatu dira gerriko gorridunak eta gainera, asko borrokatu ostean, galtzeko (3-5). Ikusleek gozatu ederra hartu dute baina kantxan aritutakoek poza eta tristura erdibanatu dituzte.
Finala bihar jokatuko dute gaurko garaileek eta Egiguren-Arriola bikoteak. Faborito donostiarra izango da baina kontu handia izan beharko du Olha—rekin iaz ere MASTER SERIES-eko lehen titulua kantxa berean kendu bait zion. Atzean ere lehia polita izango dute Arriola eta Ituarte-k. Aurrez, hirugarren posturakoa Inclán-I.Erkiaga eta Ochoa-Perez bikotearen artean.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago