JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

18/11/2014
KORTA-EKHI, ERREPIKATZEKO GOGOZ BAINA ZAILTASUNAK AREAGOTUZ

GREEN CAPITAL-eko txapeldunek ARABAKO FEDERAZIO SARIA lortzea dute helburu baina gauzak ez dituzte erraz izango Olha edo Egiguren bezalako pilotariak tarteko

Jai Alai World Tour barnean kokatutako II.PRO-AM edizioak GAUR ezagutu ditu bere laugarren lehiaketako finalaurrekoak. Olave-n jokatuko den ostioralean hasiko den ARABAKO FEDERAZIO SARIA aurkeztu da Gasteiz-en arabar federazioak duen egoitzan eta lehia gogor ta parekatuen berri eman dute bertan.
GREEN CAPITAL lehiaketan egin zuten eran, KORTA eta EKHI gasteiztarrak bikotea osatuko dute baina orduan lortutakoa errepikatzea ez dute xamur izango. Aurreko lehiaketan kanpoan zeuden Olha edo Egiguren bezalako pilotari garrantzitsuak Olave-n izango dira eta garaipenak garestiago izan litezke.
Lehen finalerdia, Olha-Suso eta Korta-Ekhi lehiatuko dira. Partidu oso gogorra txapeldunentzat, hain zuzen, Olha ere Mexikon irabaztetik bait dator eta Suso-ren ziurtasuna laguntasun handikoa izango baitu Garazikoak. Ostean, Egiguren II eta Del Rio dira faborito Iturbide-Leo bikoaren kontrakoan. Dena den, nagusitasuna kantxan demostratu behar da eta Leo-ren esperientzia oso kontuan hartu beharrekoa da aurkari indartsu baina irregular baten kontrakoan.
Garaileek finala hurrengo ostiralean, azaroaren 28an jokatuko dute. Ostean Durango eta Bilbo izango ditu egoitza JAWT-aren barnean kokatzen den PRO-AM Sariketak.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago