JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    ALBISTEAK
    ZIRKUITUAREN BERRI GUZTIAK EGUNERATUKO DITUGU ZURETZAT.
     
       

GURE AZKEN ALBISTEAK...

22/11/2014
KORTA-EKHI ERREPIKATZEKO PRESTUTASUNEZ

ARABAKO FEDERAZIO SARI-ko finalean dira Olha-Suso garaituta; beste finalistak EGIGUREN eta DEL RIO dira Iturbide-Leo menderatu ostean

Jai Alai World Tour ekimeneko II.PRO-AM zirkuituko laugarren finala atzo gauez erabaki zen Gasteiz-ko Olave pilotalekuan. ARABAKO FEDERAZIO SARI-ko bi finalerdiak jokatuta Korta-Ekhi eta Egiguren-Del Rio bikoteek lortu dituzte bertan egoteko txartelak. Bi finalerdiak kalitate eta parekotasunez josiak izan ziren eta bertaratutako 300 ikusle inguruk gozatu egin zuten protagonista denek erakutsitako jokuaz.
Lehen finalerdia GREEN CAPITAL saria orain hilabete eskas lortutako Korta eta Ekhi-k irabazi zuten. Olha eta Suso zituzten aurkari eta lehia iragarten zen bezalako gogor eta estua izan zen. Desberdinketan erabaki zen partidua. Lehen  jokua, tantu dotore asko eta huts gutxi izan zituena, tantu bakar batez irabaztea lortu zuten Korta eta Ekhi-k (14-15). Bigarrena hasi ta gutxira (2-1 markagailuan) Ekhi gasteiztarrak orkatila bihurritu zuen. Partidua ez zuen bertan behera utzi nahi eta, minez bada ere, jarraitzea erabaki zuen. Korta-k asko lagunduta eutsi zion lesioaren osteko lehen uneetan. Bigarren jokua Olha eta Suso-k lortzen dute (15-12) eta Ekhi-ren sufrimendua areagotu egiten da. Desberdinketan Korta-k joku bikaina erakutsi eta garaipena lortzen du, noski Ekhi-ren laguntzaz (3-5). Finalean dira berriz.
Bigarrena ere lehiatua izan zen. Oso lehiatua, inork uste zuena baino gehiago hasieratik Egiguren eta Del Rio faborito baitziren. Lehen jokua 15-14 atera zuten aurrera faboritoek, bigarrena xamurrago (15-9) baina beren onena ematera behartu zituzten Iturbide eta Leo-k.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Metro Bilbao Euskaltel Sacyr Deia Euskolabel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2019 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago