JAI ALAI World Tour
ESP | EUSK.
  •    
    INFORMAZIOA
    JAI ALAI WORLD TOUR, EUSKADI BASQUE COUNTRY MUNDUKO ZIRKUITUAREN ARAUDIA.
     
       

JAI ALAI WORLD TOURREN ARAUDIA

1. APLIKAZIO EREMUA

Araudi honen xedea da zirkuituko lehiaketa guztien antolaketa eta garapena arautzea. Jokatuko diren lehiaketak zirkuituko egutegi ofizialean jasotakoak izango dira.

2. ARAUPETZEA

Munduko Batzarra izango da egutegi ofizialean jasotako lehiaketa guztien arduradun nagusia. Mundu Batzarrak hautatuko ditu egutegi ofizialean jaso beharreko lehiaketak eta datak. Mundu Batzarra arduratuko da sailkapenaz eta gerta daitezkeen gatazka guztiak ebazteaz. Hauek arautegi honen arabera erabakiko dira eta bertan ebazpena lortu ezean Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren araudi orokorrera joko da.

3. EPAILEAK

Mundu Batzarrak izendatuko ditu lehiaketa bakoitzeko epaileak. MASTER SERIES-eko partidu bakoitzean bi epaile izan beharko dira joku hobeto jarraitu ahal izateko eta berorri seriotasuna emateko.

4. KATEGORIAK

  • Zirkuitu Profesionala: Mundu mailako pilotari profesionalek parte hartuko dute, eta udan garatuko da nagusiki.

5. PILOTARIEN HAUTAKETA

Mundu Batzarrak hautaketa-batzorde bat eratuko du zeinak pilotariei gonbidapena luzatuko dien.

6. PILOTARIAK

Hautaketa-batzordeak aukeratutako pilotariek zirkuituan parte hartzeko akordioa sinatuko dute. Akordioa sinatzen ez duten pilotariek zirkuituan parte hartzeko eskubide oro galduko dute. Hautatutako pilotariren batek akordioa sinatzen ez badu, batzordeak beste pilotari batzuk hauta ditzake, gutxieneko pilotari kopurura heltzeko.

Pilotariek enpresa batean alta hartu behar dute eta enpresa horrek, aldi berean, Euskadiko ogasun publikoarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak bete beharko ditu.

Betebeharrak

Pilotariak entrenamendu fisiko-teknikoetara bertaratuko dira, hala eskatzen zaienean. Pilotariek jokabide profesionala erakutsiko dute, frontoiaren barnean eta frontoitik kanpo. Pilotariek Zirkuituak emandako ekipamendua erabiliko dute, eta ezingo dute bestelako publizitaterik erabili. Pilotariak ekitaldi eta aurkezpen guztietara bertaratuko dira, hala eskatzen zaienean.

7. GONBIDAPENAK eta MS BIKOTEEN ERAKETA

Batzorde teknikoak egutegi ofizialean jasotako lehiaketa bakoitzean beharrezko diren pilotariak gonbidatzeko eskubidea du. Lehiaketa ezberdinetako BIKOTE zein norgehiagoka ezberdinak zozketa bidez erabakiko dira, atzelari zein aurrelariek pilotari ezberdinekin eta ezberdinen aurka jokatzeko helburuz.

8. SAILKAPENA

Rankinga pilotari bakoitzak pilatzen dituen lehiaketa ezberdinetako puntuekin eratuko da eta Jai Alai Basque Country World Tourreko webgune ofizialean argitaratuko da.

Ranking-a pilotari bakoitzak jokatutako partiduetan lortutako puntuekin osatuko da. Pilotari bakoitzak hiru motatatako lehiaketak jokatuko ditu (GRAND SLAM, MASTER SERIES, OPEN), bere enpresako eskilaran hain zuzen. Hor lortzen diren puntuek emango diote edo ez BINAKAKOA jokatzeko aukera. Ondorioz, lehen  torneoak lehen fase lez kontsideratuko genitzazke binakakoari dagonionez.

Lehen fasearen ostean empresa bakoitzeko aurrelari onenak eta atzelari onenak binakakorako bikotea osotuko dute, bigarrenak (aurrelari-atzelari) ere bikote osatuko dute. Hirugarren eta laugarrenak kanpoan geratuko dira.

Bigarren fasea, empresa bateko eta besteko lehen eta bigarrenek jokatuko dute. Finalerdietako bikote garaileak FINALA jokatuko dute.

9. RANKINGERAKO PUNTUAZIO SISTEMA

Txapelketa motaren arira honako puntuazioak jasoko ditu pilotari bakoitzak:

GRAN SLAM MASTER OPEN
8 bikote 4 bikote 2 bikote
Pelotari txapelduna 1000 Pelotari txapelduna 500 Pelotari txapelduna 200
Pelotari azpixapelduna 750 Pelotari azpixapelduna 250 Pelotari azpixapelduna 100
Finalerditan 500 Finalerditan 150  
Final laurdenetan 250    

Banakako partiduetako puntuak ez dira binakako ranking-erako baliagarri izango.

10. PARTIDAK

Norgehiagokak partida labur edo 15 tantora arteko JOKO modura jokatuko dira. Pilotariek 15 tantora arteko 2 set jokatuko dituzte, eta bikote bakoitzak set bana irabazten badu, berdinketa hausteko 5 tantora arteko azken JOKOa jokatuko da. Banakako partiduetan lehen joko biak 12 tantu artekoak izango dira eta desberdinketa badago, azken 5 tantutara mantenduko da.

Set bakoitzean atsedenaldi bakarra izango da eta berau 8 tantutara heltzen den bikoak markatuko du. Desberdinketa ematen den kasuetan, atsedena 3.tantuan egingo da. Ez da beste atsedenaldirik onartuko, salbuespen egoera bat ematen ez bada behintzat (zesta apurtzea, ..). Kasu horretan epaileak du azken erabakia.

Set guztiak sake bakarrera jokatuko dira.

11. PILOTAK ETA MATERIALA

Mundu Pilota Batzarrak kudeatuko du frontoi eta lehiaketa bakoitzerako egokia den materialaren (pilotak) hautaketa. Partidu bakoitzerako pilota kopurua 6koa izango da. Enpresen arteko partiduetan, bikote bakoitzak 4 pilota aurkeztuko ditu eta aurkariak bat kenduko du. Empresa bereko bikoteak neurtzen direnean lote osoa batzuek jarriko dute.

Norbaitek jarritako pilota lotea ez bada erabilgarria, beste bikote-enpresak jarriko du seirartekoa. Telebista bidez emandako jaialdietako pilotak material zuri berezi batek estaliko ditu, errazago ikus daitezen.

11. ORDEZKAPENAK

Lesio bat tarteko pilotari batek partidu bat edo gehiago jokatu ezin baditu, enpresak erabakiko du bere ordezkoa, beti ere Munduko Pilota Batzarraren oneritziarekin. Pilotaria profesionala edo amateur-a izan daiteke baina beti ere araudi honetako 6.puntua bete beharko du bere egoerari dagokionez.

Dena den, ordezkoak lortutako puntuak ordezkantzen duen titularrari egokituko zaizkio. Titularrak bere egoera beti mantenduko du enpresak kontrakoa erizten ez badu; halere, ordezkoak hartu dezake titularraren postua horretarako honek baino partidu gehiago jokatu eta enpresak ala erabakitzen badu.

Sekula ezingo da titular bat beste baten ordezko izan. MASTER SERIES eko partiduetarako enpresak erabakiko ditu ordezkoak. BINAKAKOAN ordezko izan daitezke MS-eko berdinak + hiru lehiaketen ostean laugarren sailkatutako pilotariak. En presak erabakiko du, kasuan kasu, ordezkoaren nortasuna.

 

FACEBOOK

 
 
MENU
HOME
PARTIDAK
EMAITZAK
SAILKAPENA
ALBISTEAK
INFO
PILOTARIAK
MULTIMEDIA
KONTAKTUA
JARRAI IEZAGUZU
eitb Euskadi Basque Country Jai Alai World Tour
BABESLEAK - KOLABORATZAILEAK
Iberdrola Ayuntamiento de Bilbao Metro Bilbao Kutxabank Euskaltel
© JAI ALAI WORLD TOUR | 2017 | Eskubide guztiak erreserbatuta
Webaren diseinua eta garapena by 375estudio

Cookiei buruzko politika

Erabiltzaileari esperientzia onena bermatzeko, gure webguneak cookieak erabiltzen ditu. Aurrera jarraitzen baduzu, gure webguneko orrialde guztietan cookieak jasotzeko baimena emango duzu.


AdosInformazio gehiago