Lehen puntua Goiko eta Zabalarentzat

 In Noticias

Goikoetxea-Zabala 15/14/5 (2)

Aaron-Del Rio 09/15/4 (1)

 

Lehen garaipena Goikoetxea eta Zabalarentzat Hondarribiko Grand Slamean.

Hondarribia Grand Slameko “A taldeko” lehen jardunaldia jokatu zen pasa den ostiralean Jostaldi pilotalekuan. Aaron eta Del Rio lanak emateko asmotan irten ziren kantxara. Itxuraz lan zaila zuten arren ez zuten partidua galdutzat eman eta bikote gorriak asko sufritu zuen partidua irabazteko.

Nahi beste emozio eta tentsioko partidua. Lehen jokoa Goiko eta Zabalak 15-09 irabazi zuten arren, bigarrenean bikote gaztea ez zen kikildu eta 14-15 atera zuten jokoa aurrera. Partidua hirugarren jokora. Hau ere emozioz betea eta azkenean 5-4 emaitzarekin, esperientzia gailendu zen Hondarribiko Grand Slameko lehen jardunaldian.

 

Datorren ostiralean “B taldekoek” hasiko dituzte lanak: Erik-Lopez vs Basterra-Bailo