Aaron eta Lopez, bizirik!

 In Noticias

GOIKOETXEA-MANZI vs URKO-BASQUE: 15-11, 15-4
ERKIAGA-DEL RIO vs AARON-LOPEZ: 13-15, 15-5, 4-5

Emozio itzela bizi izan da Gernikako Grand Slameko bigarren jardunaldian. Aaron eta Lopezek garaipena behar zuten txapelketan aurrera jarraitzeko. Edo gutxienez aukerak izateko. Desenpateko setean eta azken tantuan lortu dute jarritako helburua: Aaron gasteiztarra Erkiagaren sakera sartu da eta amaitzen jakin du arabarrak, sahietseko posturan tantua eginda. Ez daude finalerditara sailkatuta baina estuasun handia pasa ostean, bizitik atera dira Katedraletik. Datorren astean erabakiko da guztia. Olharan-Lekerika vs Erkiaga-Del Rio. Hil ala bizi.

Partiduan hiru tantu aurretik jarri dira Erkiaga eta Del Rio baina igarri egin da elkarrekin jokatzen lehen aldia zutela. Gorriak ez dira erabat koordinatuta aritu eta egoera hori baliatu dute urdinek. 15-13 lehen seta Aaron eta Lopezentzat. Bigarrenak aldiz, ez du izan kolorerik. Erkiagak erremate-festibala eskeini du. Arnasa hartzen ere ez die utzi aurkariei. Bikain ispastertarra, %100-a erasoko jokora bideratuta: 15-5. Baina lehen set hori garesti ordaindu dute gorriek. Bost tantura erabaki da partida, eta urdinak aurretik iritsi dira tantu-faltara. Erkiagak eta Del Riok berdinketa lortu dute (4-4), Aritzek sakea atera eta han topatu dua Aaron, pilota saskian sartu, errematatu eta partida irabazteko (4-5).

Jaialdiko lehen partiduan Goikoetxea eta Manzi nagusi, nahiz eta 8-3 jarri diren aurretik urdinak. Basquek errebesez dominatu egin du Manzi mutrikuarra eta Urko ere oso seguru aritu da, aurrean ere pare bat hormabiko eginez. Baina pilota bizitu denean bukatu dira urdinen aukerak. Goikoeri erreboteatzen utzi dio Manzik eta zumaiarrak kantxatik atera ditu urdinak, 15-11. Bigarren setean haizea alde topatu dute hasiera hasieratik gorriek. Manzi oso seguru eta Goiko ere ondo, piloteoan bezala, errematean. 15-4.

Datorren larunbatean, A multzoko lehen eta bigarren postuak erabakiko dira: BARANDIKA-ZABALA vs GOIKOETXEA-MANZI.

B multzoan hiru bikoteak daude bizirik baina Aaronek eta Lopezek besteek zer egin zain egon beharko dute: OLHARAN-LEKERIKA vs ERKIAGA-DEL RIO. Ispasterko aurrelariari eta Gasteizko atzelariari garaipenak soilik balio die!