Goiko-Gorka, Donostiako finalera

 In Noticias

Gaur goizean Camrelo Balda pilotalekuan ‘Donostia Grand Slam 2023’ko bigarren finalerdia jokatu da eta bertan Goiko-Gorka izan dira garaile 2-0 Johan-López en aurka, 15-12 eta 15-14.

Bi Solozabal anaiak (Gorka eta Johan) aurrez aurre izan dira eta Gorka izan da partiduko onena. Bi bikotetako edozeinek irabazi zezaken eta azkenik Goiko-Gorka izan dira garaile, 15-12 eta 15-14.

Datorren larunbatean finala jokatuko da, Goiko-Gorka Erik-Lekerikaren aurka. Bi bikoteek orain arteko hiru partidak irabazi dituzte.