Goiko-Gorka, Donostiko finalerdietara
Carmelo Balda frontoian ‘Grand Slam Donostia 2023’ko bigarren ihardunaldia jokatu da gaur arratsaldean.
A multzoan, Goiko-Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta beraz finalerdietarako sailkapena bereganatu dute. Partida ikusgarria izan da eta Barandika-Zabalari 14-15, 15-10 eta 5-4 irabazi diete. Hurrengo larunbatean Barandika-Zabala eta Erkiaga-Bailoren arteko partidatik finalerdietako bigarren pareja aterako da.
B multzoa korapilatuagoa dago. Johan-Lópezek joan den astean irabazi zuten baina gaur aldiz, galdu, 10-15 eta 12-15 Erik-Lekerikaren aurka. Irabazleek sekulako maila eskeini dute, bereziki Lekerika. Azken ihardunaldian Erik-Lekerika eta Olharan-Basque neurtuko dira.