Lekerika, Markinarako prest eta gogotsu

 In Noticias

Larunbata, 19:00tan. Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdia:
Urko-Bailo vs Martin-Zabala
ARBE-LEKERIKA vs ERKIAGA-IBARLUZEA

Unai Lekerikabeaskoa pilotariak Markina-Xemeingo Unian jokatuko du larunbat honetan. Atzo Gernikan egin zuen entsegua berak bakarrik eta gaur partidu-entrenamendua jokatu du, Urko Lekerika, Arbe eta Ibarluzearekin. “Minik ez daukat eta sentsazio onak ditut. Zapaturako prest nago” esan dio Jai Alai News-i gernikarrak.

Beraz larunbatean ARBE-LEKERIKA eta ERKIAGA-IBARLUZEA bikoteen arteko finalerdi bikaina izango dugu, arratsaldeko 19:00tan hasiko den jaialdian. Lehen partiduan Martin Ormaetxea Celaya markinar gazteak jokatuko du. 18 urte ditu Martinek eta Zabalarekin jokatuko du, Urko Lekerika eta Ruben Bailo nafarraren aurka.

Unai Lekerika ekainaren 16an lesionatu zen Goikoetxea eta Atainen aurkako ligaxkako partiduan. Zentimetro bateko zuntz haustura egin zuen besoan eta hiru asteko atsedenaren ondoren kantxara itzuliko da berriz. Egutegi bete betea du aurretik eta partida garrantzitsuak: larunbatean Markina-Xemeingo finalerdia, astelehenean Biarritzeko Masterreko finalerdia, asteartean Donibane-Lohitzunekoa eta azken partida hau irabazten badu, ostegun horretan Campos Berriko lehen finala.

Foto: Arbe y Lekerika (Eraman!)