‘Donostia Grand Slam 2023’ aurkezpena

 In Noticias

Larunbat honetatik ekainaren 17ra bitartean Carmelo Balda frontoian jokatuko den Jai Alive World Tourrako ‘Donostia Grand Slam 2023’-ren aurkezpena egin du gaur goizean Gipuzkoako hiriburuko Udalak. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira.

Aurkezpenean izan ziren Martín Ibabe (Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia), Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria) eta Mikel Egiguren (Jai Alive kudeatzailea), baita txapelketan parte hartuko duten pilotariak ere, gerora. Kontxako hondartzara jaitsi zen iragarkia grabatzera eta argazki batzuk ateratzera, eransten ditugunak.

A multzoan Aritz Erkiaga-Bailo, Goiko-Gorka eta Barandika-Zabala daude eta B taldea Johan-López, Erik-Lekerika eta Olharan-Basquek osatzen dute.

Lehen jardunaldian, larunbat honetan, 18:00etan, Aritz Erkiaga-Bailok Goiko-Gorka izango du aurkari eta bigarren partidan Johan-Lopez Olharan-Basquerekin. Maiatzaren 20an eta 27an amaituko da liga, eta talde bakoitzeko bi onenak ekainaren 3rako aurreikusita dauden finalerdietara pasako dira. Finala ekainaren 17an jokatuko da.